Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalean (INAEM), antzoki, auditorio eta musika eta dantza-konpainien kudeatzaile zuzena izaki eta hainbat instituzio eta administrazioekiko bozeramaile gisa, gure erantzukizuna da gizarteratzeko eta laneratzeko politikak aurrera eramatea Estatu osoan, eta konpromiso irmoa dugu arte eszenikoetako eta musika arloko gizarteratzearekin.

INAEMek ezarritako neurri asko arauak aldatzearen, ekintza sozialaren edo beste instituzio batzuek izandako esperientzia positiboen ondorioz egin badira ere, INAEMek neurri aitzindariak ere ezarri ditu bere unitate artistiko eta ekoizpenetakoetan, eta sektore osorako erreferentzia-puntu izan dira, esperimentazio-laborategia. Berez, neurri horietako batzuk Estatu osoan ezarri dira, adibidez, zentzumen-hesiak ezabatzeko sistemak ezartzea (audiodeskribapenak, indukzio magnetikorako begiztak eta goititulu eta azpitituluen sistema); gaintitulu eta audiodeskribapen ekipoak alokatzeko diru-sarrerak jasotzen dituzten onuradunentzako laguntza osagarriak sustatzea; braille formatuan informazioa eta multimedia gidak ematea edo estenotipia sistemak ezartzea.

Ekoizpen-unitateetan aurrera eramandako ekintzez haraindi, INAEMek gogor lan egin du elkarrizketa iraunkor bat mantentzeko gizarteratze sektorearekin eta arte eszenikoen eta musikaren profesionalekin oro har. Horretarako, Gizarteratzeko Jardunaldiak antolatu ditu, desgaitasuna duten publiko eta artisten irisgarritasun-plana ezarri du INAEMeko erakusketa eta entsegu zentroetan, desgaitasuna duten artistek parte hartzen duten sortze lan eszenikoetarako programazio espezifikoa egin du, langileei prestakuntza eman die eta egoeraren diagnostiko bat ezarri da galde-sorta eta kontsulten bidez, baita irisgarritasunari eta hesiak ezabatzeari buruz jendeak egiten dituen kexa eta iradokizunak jasoz ere.

Neurri horiek guztiek gizarteratze-arloan zeuden gabeziak ase dituzte. Hala ere, INAEMen helburua, Arte Eszenikoetako Gizarteratze Jardunaldietan iradoki ziren ideiak oinarri, haratago doa eta asmoa da Espainiako arte eszeniko eta musikan lan egiten duten instituzio eta erakundeen beste kudeaketa artistiko bat izatea gizarteratze-proiektuak. Horretarako sentsibilizatu eta konpromisoa hartu behar dute sortzaileek, kudeatzaileek, konpainiek, komunitateek, kolektiboek eta adituek, bai maila nazionalean zein nazioartekoan.

Desgaitasun-ereduek eta horien inguruko hiztegiak bilakaera handia izan dute azken urte hauetan. Ikusi da gizarteak aberastu egiten direla pertsonen aniztasuna kontuan hartzen dutenean eta desgaitasunak zein gizarte-arriskuak ezaugarri komunak dituztela, eragile pertsonal eta sozialen eraginpean.

INAEMek aldaketa horretan lagundu eta aktiboki parte hartu nahi du oro har herritarren eta bereziki artisten aintzatespena eta gizarteratze osoa lortzeko dituen baliabide guztiak erabiliz. Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuan bozeramaile izan da eta aktiboki hartu du parte Aholkularitza Zentroetan. Horrek guztiak arte eszeniko eta musika sektoreak ordezkaritza duela bermatzen du desgaitasuna duten pertsonen eskubideak sustatu eta hobetzeaz arduratzen diren erakundeetan.