Arte pixka bat

Arte pixka bat (Una pizca de arte) atalaren helburua da nazioarteko arte-sorkuntza ikusaraztea, Gizarteratzeari eta Arte Eszenikoetako Hezkuntzari buruzko XIII. Jardunaldien programazioaren esparruan komunitate-proiektuen eta proiektu barneratzaileen arte-sorkuntzen bideo laburrak proiektatuz. Jardunaldi horiek azaroaren 3tik 5era izango dira, Azkuna Zentroan – Bilboko Alondegian: inclusioninaem.mcu.es/eu/izen-emateak

Atal honetarako zuen proposamenak bidaltzeko gonbita egiten dizuegu, argibide hauek jarraituz:

  • Estatuko edo nazioarteko proposamen artistiko eszeniko edo musikalen bideoak
  • Bideoaren gehieneko iraupena: 2 minutu eta 30 segundo
  • Bideoaren identifikazioa: bideoarekin batera, informazio hau bidali behar da testu-dokumentu batean:
    – Proiektuaren izenburua
    – Proposamenaren sortzailea den erakundearen, antolakundearen eta/edo pertsonaren izena
    – Erakundearen webgunea eta/edo sare sozialetako profila


Bideoa eta identifikatzen duen informazioa posta elektronikoz bidali behar dira jornadasinclusionsocial@inaem.cultura.gob.es helbidera, 2021eko urriaren 15eko 14:00ak baino lehen.

Gizarteratzeari eta Arte Eszenikoetako Hezkuntzari buruzko XIII. Jardunaldien antolaketa-batzordeak, jasotako proposamen guztien artean, 6 bideo hautatuko ditu. Bideo horiek Jardunaldien programazioaren esparruan emango dira, aurrez aurre eta online, webgune honetan: inclusioninaem.mcu.es/eu

Hautatutako proiektuek bideoa zabaltzeko behar diren baimen eta eskubide guztiak izan beharko dituzte, bertan parte hartzen dutenen irudi-eskubideei buruzkoak, bai eta musikei, testuari, koreografiari, eszenografiari, jantziei eta abarri buruzko jabetza intelektualeko eskubideak ere.